XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sinesten dut Eliza: bat, santu, katoliko eta apostoluena. Aitortzen dut Bataio bakarra, bekatuak barkatzeko. Itxaroten dut hilen piztuera eta datorren munduko bizitza. Amen.

BIGARREN ERA

Fede aitormena egiteko, Apostoluen Fede bilduma deritzana ere erabil daiteke:

Sinesten dut Jaungoiko Aita ahalguztidun zeru-lurren egilea.

Sinesten dut Haren Seme bakar
Jesu Kristo gure Jauna,
Espiritu Santuaren egitez sortu
eta Andre Maria Birjinagandik jaio zena;
Pontzio Pilatoren menpean nekaldua;
gurutzean iltzatua,
hila eta hobiratua izan zena;
infernuetara jaitsi
eta hirugarren egunean
hilen artetik piztu zena;
zeruetara igo eta Jaungoiko Aita ahalguztidunaren
eskuin aldean jarririk dagoena;
handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.

Sinesten dut Espiritu Santua,
Eliza santu katolikoa,
santuen elkartasuna,
bekatuen barkamena,
haragiaren piztuera eta betiko bizitza.
Amen.